Herritarrak berdintasunaren arloan sentsibilizatu, prestatu eta trebatzeko webgunea da Emakunderen Berdintasun Eskola. Hirugarren edizioa jarri du abian erakundeak, aurreko bien esperientzia arrakastatsuaren ondoren.
Prestakuntza-eskaintza bederatzi multzotan banatuta dago:
- berdintasuna, generoa eta diskriminazioa;
- feminismoa eta ahalduntzea;
- hezkidetza;
- enpresak eta enplegua;
- osasuna;
- ekonomia feminista;
- indarkeria matxistak
- maskulinitateak eta berdintasuna;
- komunikazioa eta publizitatea.
Guztira 33 ikastaro dira; horietatik, 17 euskaraz. Ikastaroak urte osoan zehar egiten dira; doakoak dira eta Emakundek ikastaroetan partu izana ziurtatzen du. Pertsona bakoitzak bi ikastaro egin ditzake urtero.
