Emakunderen Berdintasun Eskolaren 3. edizioa abian

Emakunderen Berdintasun Eskolaren 3. edizioa abian

by Iñaki Murua -
Number of replies: 1

Herritarrak berdintasunaren arloan sentsibilizatu, prestatu eta trebatzeko webgunea da Emakunderen Berdintasun Eskola. Hirugarren edizioa jarri du abian erakundeak, aurreko bien esperientzia arrakastatsuaren ondoren.

Prestakuntza-eskaintza bederatzi multzotan banatuta dago:

  1. berdintasuna, generoa eta diskriminazioa;
  2. feminismoa eta ahalduntzea;
  3. hezkidetza;
  4. enpresak eta enplegua;
  5. osasuna;
  6. ekonomia feminista;
  7. indarkeria matxistak
  8. maskulinitateak eta berdintasuna;
  9. komunikazioa eta publizitatea.

Guztira 33 ikastaro dira; horietatik, 17 euskaraz. Ikastaroak urte osoan zehar egiten dira; doakoak dira eta Emakundek ikastaroetan partu izana ziurtatzen du. Pertsona bakoitzak bi ikastaro egin ditzake urtero.

Albistea Irekia webgunean

2026ko ikastaroen katalogoa.

EBE:2026ko ikastaroen katalogoa

In reply to Iñaki Murua

Er: Emakunderen Berdintasun Eskolaren 3. edizioa abian

by Iñaki Murua -

Emakunderen Berdintasun Eskolak genero-ikuspegia eremu guztietan txertatzeko prestakuntza eta gaikuntza eskaintzen dituela gogorarazi dute egunotan.

Ikastaroak online dira, autoprestakuntza gisa antolatuta, nahi denean eta nork bere erritmoan ikasi ahal izateko.

Emakunde ikastaro iraunkorrak