Ortografia-marken jarraibideak argitaratu ditu Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ortotipografia egitasmoaren barnean. Haien berri emateko, hiru orduko bost ikastaro antolatu ditu. Martxoan izango dira (Donostian, Bilbon, Baionan, Gasteizen eta Iruñean). Alfontso Mujikak emango ditu.
Informazio zabalagoa eta izen-ematea, Euskaltzaindiaren webgunean.
