Euskalterm Eusko Jaurlaritzaren terminologia-banku publikoa da. Euskarazko terminoak eta ordainak bilatzeko tresna erabilgarria dugu, besteak beste, termino espezializatuak bilatzeko eta hizkuntza ezberdinetan ordain egokiak aurkitzeko edota lan akademikoetan, dokumentu ofizialetan zein sektore teknikoetan terminologia egokia bermatzeko.
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1987an sortu zuen Euskalterm, eta banku haren gainean eratu zen, 2001ean, Euskalterm Terminologia Banku Publikoa. Gaur egun, bertan jasota daude, batetik, 2001a baino lehenagoko
fitxak, gehienak eguneratuak (batzuk ez dira eguneratu, eremu jakin
horiek oraindik ez direlako sistematikoki landu) eta, bestetik, 2002tik
aurrera Eusko Jaularitzaren Terminologia Batzordeak onartutako hiztegi terminologikoak.
- hiztegi terminologikoak banaka kontsulta daitezlezeko aukera;
- bilaketa-sistemak hobetu dira (orain arte bezala egin daiteke bilaketa, hiztegi osoa kontutan hartuta; horrez gain, alfabetoaren arabera eta hiztegiaren gaikako sailkapenaren arabera);
- Itzuli itzultzaile neuronala txertatu da.
Online kontsulta daiteke web-formatuan; horrez gain, eskuko telefonoetarako aplikazioak ere badaude eskura.
