"Ahozko komunikaziorako prestakuntza" jardun biko ikastaroa antolatu du EHUk

"Ahozko komunikaziorako prestakuntza" jardun biko ikastaroa antolatu du EHUk

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

"Ahozko komunikaziorako prestakuntza: oinarriak, testuingurua eta baliabideak" mikrokredentzial erako jardun biko ikastaro laburra antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak.

Otsailaren 2tik aurrera izango da eta 30 orduko balio akademikoa izango du (3 ECTS). Aurrez aurreko saioak Bilboko Hezkuntza Fakultatean izango dira, Leioko campusean; online jarduna, berriz, EHUon irakaskuntza-plataforman. 100 plaza izango dira; prezioa, 122,75 €.

Informazio zabalagoa.