AA sortzailea enpresan erabiltzen hasteko gida

AA sortzailea enpresan erabiltzen hasteko gida

par Alex Mungia,
Nombre de réponses : 0

EnpresaBIDEA egunkarian, AA sortzailea enpresan erabiltzen hasteko gida argitaratu dute.

Enpresan AA sortzailea txertatzen hasi nahi duenak ez du nahikoa teknologia ezagutzearekin: beharrezkoa da langileen prestakuntza, barne-araudi zehatza eta zuzendaritzaren lidergo argia. Proiektu pilotuen bidez emaitzak neurtzea ere ezinbestekoa da.

Ekidin beharreko akatsak


Adimen artifiziala erabiltzen hastean, enpresa askotan akats berdinak errepikatzen dira, ezjakintasuna edo praktika falta dela-eta. Honako hauek dira horietako oker batzuk:

  • Datuen gobernantza eza: beharrezkoa da konpainiaren datuak era txukun eta ordenatuan izatea, ahal izanez gero, AA erabiltzen hasi baino lehen.
  • Fokua teknologian jartzea: pertsonak eta teknologia. Hori da ordena egoki on eta bakarra. Prozesu batean zein pertsona dauden eta zertan ari diren aztertu behar da lehenik; jarraian, zein teknologia egokitzen den hoberen.
  • Formakuntza eskaini eta listo: ez, formakuntza eskaintzearekin ez da nahikoa. Enpresek aldaketa sustatu behar dute, eta horretarako beharrezkoa da goi-mailako zuzendaritzak lidergoa izatea, laguntza eskaintzea etenik gabe.
  • Erabilera azkarretarako soilik erabiltzea: langileen AAren erabilera zuzena bermatu behar da. Horretarako, tresnaren potentzial osoa erakustea izango da gakoa.