‘Euskararen Historia Soziala’ren inguruko erreferentzia bibliografikoen datu-basea eguneratu du Euskaltzaindiak, HABErekin lankidetzan

‘Euskararen Historia Soziala’ren inguruko erreferentzia bibliografikoen datu-basea eguneratu du Euskaltzaindiak, HABErekin lankidetzan

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0

Euskaltzaindiak, HABErekin elkarlanean, eguneratu egin du Euskararen historia sozialaren inguruko erreferentzia bibliografikoen datu-basea. Bertan, euskararen garapen historikoa eta gizartean izan duen bilakaera aztertzen duten lan akademiko eta dibulgatzaile ugari aurki daitezke. Tresna baliagarria izan daiteke irakasleentzat, ikertzaileentzat eta euskara ikasgelaren testuinguruan euskararen historia soziala jorratu nahi dutenentzat.

👉 Informazio gehiago Euskaltzaindiaren webgunean.