Adolfo Arejitak edonork erraz irakurtzeko moduko liburua aurkeztu du: 'Denboraren gurpilean' (Euskaltzaindiaren Ahozko Euskararen Thesaurusa)

Adolfo Arejitak edonork erraz irakurtzeko moduko liburua aurkeztu du: 'Denboraren gurpilean' (Euskaltzaindiaren Ahozko Euskararen Thesaurusa)

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0

Adolfo Arejitak edonork erraz irakurtzeko moduko liburua aurkeztu du: Denboraren gurpilean, Euskaltzaindiaren Berba-mintzoak bildumaren lehen alea. Lan hau Euskararen Herri Hizkeren Atlaseko (EHHA) lekukotasunetan oinarritzen da, eta denborarekin lotutako euskal ohitura eta errituak jasotzen ditu, hala nola Erramu-eguneko erramuen bedeinkapena. Tradizio horrek, oraindik ere, gure herri askotan bizirik dirau, erramuen bedeinkapenarekin batera, etxeko ateetan jartzeko ohitura mantentzen baita, urte osoan babes-sinbolo bezala.  

Liburua ahozko euskararen idaztaltxor (thesaurus) bat da, eta kultur ondareaz harago, Euskal Herriko herrietako hitz aldaerak ere azaltzen dira, hizkuntzaren aberastasuna eta aniztasuna modu erakargarrian erakutsiz. Esaterako, Iparraldean marrakuku deritzon opil-mota aipatzen da, arto-irinaz eta gaztaz egina, eta hura oparitzat eman izan zaio besoetakoari Pazkoz. Hori errefrau bihurturik heldu zaigu: "Amatxik Bazkoz semetxiari marrakukua" (EZBB I 32). 

Material hau oso erabilgarria izan daiteke euskara-irakasleentzat, eskoletan lantzeko baliabide interesgarria eskaintzen baitu.

Informazio gehiago Euskaltzaindiaren webgunean.  

Attachment Denboraren gurpilean.jpg