Bibliografia horretan ageri den Linda Darling-Hammond adituak aspalditik defendatu du irakasleak egin egiten direla; ikuspegi sinplistak gaindituz, irakasten jakitea konplexua eta espezifikoa da, eta prestakuntza arduratsua behar du. Irakasten jakitea ez da soilik bokazio kontua edo "gaiaz jakitea". Ezagutza teorikoaren eta praktikoaren arteko interakzioa hartu behar da aintzat.
Horregatik, Juan Fernándezek ere prestakuntza sendoaren beharra azpimarratzen du. Irakasle ona izateko era asko dago, baina denetarako dira funtsezkoak ahalegina eta ikastea. Prestakuntza-programa sendoez gain, ibilbide osoan irakasleak lagunduko dituzten sistemak ere behar dira haren iritziz. Laburbildu duenez, irakastea ez da dohaina, partekatutako erantzukizuna baizik.
Erreferentzia:
Fernandez, J. (2025, apirilaren 1a). Los buenos docentes no nacen, se hacen, Principio de incertidumbre. https://investigaciondocente.com/2025/04/01/los-buenos-docentes-no-nacen-se-hacen/