Prestakuntza

Euskaltzaindiak bost ikastaro antolatu ditu 2025erako!

Euskaltzaindiak bost ikastaro antolatu ditu 2025erako!

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0

Aurten, Euskara Batuaren Ortotipografia: laburtzapenak eta sinboloak izenburupean ikastaroak antolatu ditu Euskaltzaindiak bost hiriburuetan. 

Ildo horri jarraiki, datorren urte berria hasi eta berehala, letra estiloen erabilera izango du hizpide Alfontso Mujikak Euskaltzaindiak antolatutako bost ikastaroetan, eta ikastaro bana egongo da euskal hiriburu bakoitzean: lehena, Donostian urtarrilaren 9an; bigarrena, Bilbon urtarrilaren 14an; hirugarrena, Gasteizen urtarrilaren 16an; laugarrena, Iruñean urtarrilaren 21ean; eta azkena, Baionan ilbeltzaren 22an.

Informazio gehiago eta izena ematea hemen.

EUSKALTZAINDIA