Elhuyarrek hitz-jolas berri bat jarri du martxan

Elhuyarrek hitz-jolas berri bat jarri du martxan

de Iñaki Murua -
Número de respuestas: 0

Elhuyarrek aditzera eman du hitz-jolas bat jarri dutela martxan, hala nahi dutenek euskarazko idazkera errepasatzeko eta hobetzeko aukera izan dezaten. Era askotako bost galdera berri erantzun ahal izango dira egunero, bi aukeraren artean hautatuta; amaieran, asmatutako galdera-kopurua eta erantzun egokiak ikusgai izango dira.

Hitz-jolas horretarako sarbidea bi tokitan egongo da: Elhuyarren sare sozialetan, https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/jolas eta Elhuyar Hiztegiaren atarian.