Bi sarrera argitaratu dituzte World of better learning webgunean hizkuntza-irakasleentzat ezagutza psikologikoak duen balioaz; Sarah Mercer-ek eta Herbert Puchta-k idatzi dituzte. Izan ere, bI aditu hauen liburu bat argitaratu du aurten Cambridge University Press-ek, esparru horretako ehun eta bat iradokizunekin.
Lehenengo sarreran, psikologia zer den azaldu dute eta zergatik den garrantzitsua ikasle eta irakasleentzat; halaber, irakaslearen ongizateari ere erreparatu diote, horretarako dauden mugak ahaztu gabe; batez ere, denboraren kudeaketa da landutakoa.
Bigarren sarreran, aldiz, psikologiatik abiatuta, hizkuntza-ikasleen autoestimua garatzeko eta talde-dinamika positiboak sortzeko iradokizunak eman dituzte. Lehenengo alderdian, esaterako, garatzeko pentsamolde errealistagora jotzen laguntzea, autorregulazio-estrategiak ikastea edo atzeraelikadura erabiltzea daude. Bigarrenean, berriz, taldeko harremanak eraikitzeko jarduerak eta bakoitzari rol bat ematea daude.
Azken finean, psikologiako ezagutzak izatea eraldatzailea izan daitekeela diote Mercer eta Puchtak, irakasleentzat eurentzat ez ezik (behar psikologikoak, ongizatea) ikasleei laguntzeko ere bai (ikasleak motibatzeko, haien parte hartzea baliatzeko, talde-dinamika indartzeko, ikasteko esparru inklusiboa ziurtatzeko...).