Aniztasunari buruzko foroa

Hezkuntza-material irisgarriak sortzeko gidak

Hezkuntza-material irisgarriak sortzeko gidak

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 0

Hezkuntza-material irisgarriak sortzeko sei gida argitaratu ditu Eskubide Sozialak, Kontsumo eta 2030 Agenda Ministerioaren Real Patronato sobre Discapacidad-ek CESyAren bidez (Centro Español del Subtitulado y la Audiodescripción).

Jardunbide egokien sei gida horiek hezkuntza-eduki irisgarriak sortzea dute oinarri, PDF, Word, Excel, PowerPoint eta LaTex programa eta formatu informatikoak baliatuta; halaber, bideoen edizioari ere erreparatu diote, entzumen-desgaitasuna duten ikasleei begirako azpitituluak eta zeini-hizkuntzako interpretazioa aintzat hartuta, baita ikusmen-desgaitasuna dutenentzat audio-deskribapenak ere.

Egileek diotenez, ez da beharrezkoa informatikan edo ikus-entzunezko komunikazioan berariazko ezagutzarik izatea; izan ere, oinarrizko maila duen edozein erabiltzaileren mailan daude. Gidak oso praktikoak eta bisualak dira, jarraitzeko errazak izateko diseinatuak, edukia irisgarriak egiten ikasi nahi duen edozein erabiltzaileren ikaskuntza errazteko asmoz eginak.

Sei gidak eskura daude Patronatoaren webgunean.