Barra-barra dabilkigun aplikazioa da Genial.ly. Izan ere, arbel digitalari buruzko web-mintegian tarte luze samarra eskaini zion hizlariak. Halaber, jardun bikoari buruzko prestakuntza-ikastaroetan ere agertzen da, edukiak aurkezteko zein lan-proposamenetarako. e-Hizpiden argitara eman den azken artikuluetako batean erreminta hau erabiltzearen zergatia aipatu du Luís Xuncalek; are: egindako erreminta digitalen bilduman ere badago.
Beharbada, adimen artifizialaz Fernando Trujillok adierazitakoari jarraikiz, garrantzitsua ez da baliabidea, zer nolako ikasprozesua nahi dugun baizik. Geroagoko kontua da baliabideena.
Edonola ere, "26 ideas prácticas para utilizar Genial.ly" bezalako blog-sarrerek eta testuak ideiak emango dizkigute.