Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen topaguneak, argitaratu eta koordinatu du etorkinentzako oinarrizko hiztegi eleaniztun bat, eta online eta denontzako eskuragarri dago. Dokumentuak euskarazko oinarrizko terminoak jasotzen ditu, bizkaieraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, portugesez, arabieraz, txineraz, errumanieraz eta Afrika mendebaldeko hizkuntza natibo batean: wólof (Gambia eta Senegalen erabiltzen dena).
Horrelako hiztegi txikiak ongi etorriak dira
euskara ikasteari ekiteko, etorkinei harrera egiteko eta euskara ikastera animatzeko. Aisa etorkinentzako irudizko hiztegiaz gain, ezagutzen al duzue horrelako edo antzeko beste hiztegiren bat?