Irakasbil

II. Pello Apezetxea Zubiri ikerketa-beka 2023

II. Pello Apezetxea Zubiri ikerketa-beka 2023

Iñaki Murua -
Erantzun kopurua: 0

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Pello Apezetxea Zubiri Ikerketa Beka antolatu du, Euskaltzaindiarekin elkarlanean. Deialdiaren xedea da soziolinguistika, dialektologia edota onomastika arloetarako ikerketa lan bat egiteko beka ematea eta Pello Apezetxea Zubiri euskaltzalea omentzea. 

Interesatuak banaka nahiz taldeka aurkeztu ahal dira. Urriaren 29ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko. Beka esleitu ondotik, bekadunek zortzi hilabeteko epea izango dute ikerketa garatzeko. Bekadunak 7.000 euroko saria jasoko du egindako ikerketa-lanarengatik.

Informazio zabalagoa eta dokumentazioa aurkezteko esteka, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen webgunean.