Didaktika

Ikusgela proiektuan bideo berriak

Ikusgela proiektuan bideo berriak

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egitea da asmoa, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. Hainbat eragileren arteko elkarlanaren emaitza da; Euskal Wikilarien Kultura Elkartea da proiektuko bultzatzaile nagusia, Hiru Damatxo ekoiztetxea lagun du bide horretan eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babesten du ekimena.

Zenbait bideo badaude eskura jada, kategoriatan sailkatuta: filosofia, ekonomia, euskal literatura, ingurumena, zortziko txikian eta erronka digitalak. Azken hau da, hain zuzen, bideo-sorta berria eta Badalabekin batera garatuko dute.



Tags: