Hizkuntz kontuak

Donario onean ari du!

Donario onean ari du!

par Hasier Agirre Aranburu,
Nombre de réponses : 2

Bada Orotarikoan esapide bat, dudarik ere batere gabe kristautasunetik datorrena:

  • Euria donario onean ari du. (llueve con parsimonia).

Don-etik dator, dohain hitza bezalaxe: don, gracia.

Nire ustez, gaur esaterako, donario onean ari du, gozo, baina beste batentzat zarra-zarra ariko du, mardul.

Beraz, hizkuntza ondo jakinda ere, errealitatea eta hizkuntza ondo-ondo kateatzea ez ote da uste baino zailagoa eta buru-aburutsuagoa (subjektiboagoa)? Nola sentitzen dugun, hala ematen dugu ahoz ere, beharbada, eta ez den-den horretan. Eta begirada ezberdina da, ziurrenik, urliarena, sandiarena edo berendiarena den!

Lehortearekin nazka-nazka egina edo kezkatua zegoenarentzat, donario onean ari du gaur, ezbairik gabe. Arratsaldeko plana zapuztu dionarentzat, errapeka.

Tira, barkatuko didazue filosofia hori guztia, esapide batzuk zabaltzeko aitzakia besterik ez zen-eta.



Erreferentzia bibliografikoa:


Orotariko Euskal Hiztegia / donario.


En réponse à Hasier Agirre Aranburu

Er: Donario onean ari du!

par Kepa Dieguez,
Kaixo Hasier:
Ez neukaan sarturik neure aro-datutegian; ez diat sekula entzun edo irakurri. Badakianez, "Euskal lexiko etno-meteorologikoaren azterketa" tesia egin nian, eta euriari lotutako aditz-lokuzioak ere sartuta ditiat. Datutegira!
Eskerrik asko eta ondo ibili!
Kepa Dieguez