Prestakuntza

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak 2023: data-aldaketa

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak 2023: data-aldaketa

by Iñaki Murua -
Number of replies: 0

Gaur zen egitekoa Hendaian Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, baina atzeratzea erabaki dute  Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorra dela eta. Hala, toki eta ordutegia berean izango da (Hendaiako Gaztelu Aretoan, 9:15etik 17:00etara) apirilaren 25ean. 

Izena emanda zeudenen izen-ematea mantendu egingo da; beraz, apirilaren 25eko jardunaldian parte hartzeko asmoa dutenek ez dute besterik egin behar. Data berrian parte hartzeko aukerarik ez dutenek, aldiz, badute izen-ematea bertan behera uzteko aukera. Horretarako, kluster@soziolinguistika.eus helbidera bidali behar dute mezu bat. Bertatik kudeatuko dira ordainketen itzulera eta fakturekin lotutakoak.

Era berean, data berri honetan parte hartu nahi duen jendea hartzeko, izen-emateko aukera berriro zabaldu dute eta apirilaren 20ra arte zabalik izango dute.