Asko zabaldu da azkenaldian -(e)naren forma okerra eta tradiziorik gabea, baita ahozko eta idatzizko hedabideetan ere. Hona erabilera okerraren adibide bat:
- Herri askotan errenta pagatu behar zenaren* oihartzun edo doktrinarik egon ez arren, festa bertara zabaldu da. Hirietan jada tokirik ez zegoen, eta festaren deszentralizazioa gertatu dela esan daiteke. Ja ez da lehengo jardun bera, euskal baserrien produktuen festa da”, nabarmendu du Aurkenerenak.
Euskaltzaindiaren 116. arauak argitzen digu kontua: “Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen, itxura, kezka, konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumurru... eta horrelako izenek gobernatzen dituzten perpaus osagarrietan -(e)lako eta -(e)n atzizkiak erabiliko dira euskara batuan”:
- Ekonomia gaizki doalako/doan berriak ez gintuzke harritu behar.
- Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zelako/zen ustean.
Besterik da, jakina, genitiboa edo noren kasua eskatzen duten esaldietan. Halakoetan, ondo emana dago -(e)naren:
Informazio osagarria:
Euskaltzaindiaren arauak / 116. araua