Duela gutxi eman genuen argitara e-Hizpide aldizkarian Manuela Menak idatzitako artikulu bat: Breakout hezitzaileen magia, bigarren hizkuntzen ikasgelan. Elkarrizketa bat egin diote Twinkl webgunerako: "Los docentes deberíamos ser una fuente de inspiración para nuestros estudiantes". Irakasle batentzat zer den zailena galdetu ziotenean, lan handia, ahalegina eta sakrifizioa eskatzen duten arlo batzuk aipatu zituen Manuelak. Horien artean, "pikoteo digitala" ekiditea eta eskolarako tresnarik onenak aukeratzen jakitea ikasleek dituzten beharrak aintzat izanda. Zer iruditzen zaizu? Eta gainontzeko puntuak?