Hizkuntz kontuak

IPARRA GALDU GABE EGUZKIAREN ALDE

IPARRA GALDU GABE EGUZKIAREN ALDE

by Ainara Maya Urroz -
Number of replies: 0

Askotan iparra galdurik sentitzen gara euskara kontutan, hainbeste euskalki, azpieuskalki, hizkera eta euskara batuaren aje. Askotan iparra galdurik ibiltzen naiz ni ere, harik eta Hondarribiko lagun arrantzale batek esan didan arte, iparra ekialdea edo eguzkialdea dela, “nortia ekialdea dun, neska!”.

Ni harriturik gelditu nintzen, sinetsi ezinik, eta interneten begiratzea bururatu zait, zalantzak argitzeko.

Euskaltzaindia-ren web orrian sartu dut “norte” hitza eta Euskal Herriko Atlasean honako hau ematen dit:

1.  [EHHA] norte - viento del Este / vent d'est / east wind (Ikaztegieta)

Baliabideak > Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

(...) 16890 226 8050 Eguraldia viento del Este vent d'est east wind 325 Ikaztegieta 0 2 norte nórtea nór̄tea (...)

Hego-haizeak jota bezala, “norte” hitz gotikoa edo proto-germanikoa dela bilatu dut wikipedia saindu horretan:

*ner- erroa du “norte” hitz germanikoak eta “ezker” esan nahi du, eta orduan eguzkialdera begira jartzen banaiz goizean egunsentian nire ezkerraldean zer egongo eta… IPARRA!

Hortik dator bada, euskal herri zenbaitetan iparrari eki- edo eguzki-haizea deitzea… eta honako hau da gure iparra: euskara batuak euskalkien ñabardurak behar ditu bizitzeko.


Attachment iparraize.jpg