Irakasbil-foroa

C1 mailarako material berria EIMAn eskura

C1 mailarako material berria EIMAn eskura

by Esther Isasa Gaskue -
Number of replies: 0

HABE Liburutegiko lankideei esker jakin dugunez, EIMAn, modu irekian, Hizkuntz Eskolan irakasle aritutako Amaia Artola eta Ainhoa Agirreazaldegi irakasleek C1 mailarako sortu duten hainbat material dago eskura, helbide honetan.  Lau ikastunitate aurkituko dituzue bertatik jaitsi daitekeen zip artxiboan, baita aurkezpen-orri bat ere. Gainera, word dokumentuak direnez, zeuen erara egokitzeko modua izango duzue. Baliagarri izango zaizkizuelakoan erabaki dugu foro honetara ekartzea kontua. Iritzia eman nahi baduzue, berriz, idatzi lasai. Guk bilatuko dugu modua egileei helarazteko.