Hizkuntz kontuak

Euskararen bizi puskak

Euskararen bizi puskak

par Iñaki Murua,
Nombre de réponses : 0

Euskararen bizi puskak sarrera argitaratu du Patxi Saez-ek bere blogean.  Honela hasten da sarrera hori:

"Gaur egun, euskarak dituen hiztun gehienen pentsamendua eta unibertso sinbolikoa erdaratik eraikita dago. Euskarak dituen hiztunetatik %80 berbadun berriak dira, erdara dute etxeko hizkuntza eta, nagusiki, erdararen zimentarrian egina dute lehen sozializazioa. Erdal zoruaren gainean eraiki dute beraien euskalduntasuna. Hortik arrisku handia datorkigu, izan ere, erdal ikusmoldetik eta baloreetatik ezin daiteke euskararen etxerik eraiki. Hortik konpondu beharreko itogin handiak ditugu berritu nahi dugun aitaren etxearen teilapean."

Aurrerago berriz, zera dio :

"Hizkuntza, belaunez belauneko katean, hiztunen bizipen, pentsamendu, ohitura, tradizio, sinbolo eta, azken batean, kultura oso baten gordailu da. Hori guztia dago hizkuntzaren baitan. 
Hiztun komunitate bereko kideek, elkarrekin mintzo direnean, ikuspegi eta erreferentzia kulturalak konpartitzen dituzte. Hori gabe, hizkuntza tresna hutsa da, komunikaziorako tresna mekaniko hutsa, arimarik gabea, nortasunik gabea. 
Ez dezagun gure euskara esperantoaren kinka berean jar [...]"

Zer deritzozu Patxi Saezek plazaratutakoari?