Didaktika-foroa

Irakaslea eta talde-lana

Irakaslea eta talde-lana

par Luis Mari Txabarri Miranda,
Nombre de réponses : 2

Hezkuntza munduan ikertzaile eta idazle den Cristobal Cobo-k honako proposamen pedagogikoa egin berria du #Escuela21ean: ikasgelan irakasleak hitz egiten ematen duen minutu bakoitzeko bi eman beharko lituzkete ikasleek, baina talde-lanean. Zer irizten diozu? Esportagarria gure eremura?

Cristobak Cobo-ren bi liburu interesgarri sarean:


En réponse à Luis Mari Txabarri Miranda

Er: Irakaslea eta talde-lana

par marga ibáñez,

Jakina, flipped classroomen ildoan. Baina susmoa dut hitz egiten dugunaren kontzientzia askorik ez dugula, geure burua ikusten ez dugulako. 

NIK John Hattiren lana dut ezagun, Visible learning,  ez invisible. Badakigu egiten ditugun gauzetatik zeintzuek funtzionatzen duten? 

Galdera bikaina!


En réponse à marga ibáñez

Er: Irakaslea eta talde-lana

par Ima Zestau Baraibar,

Ni ados nago, ikaslea ardatz delako ustean oinarri hartzen badugu...

Bidezkoa litzateke denbora gehiago aritzea (auto)ikasketan entzute pasiboan baino; alabaina, onartua ote dugu paradigma metodologiko hori?

Pres ote gaude, ordea, "irakasle"aren "botere"a askatu eta ikastaldea ardatz izaten bideratzeko?

Ekarpen interesgarriak, oso, edonola ere, Coborenak.

Eskerrik asko, Luis Mari, estekak eransteagatik...

Ima.