Didaktika-foroa

Prestatuta al dago Irakasle-eskola etorkizuneko irakasleak prestatzeko?

Prestatuta al dago Irakasle-eskola etorkizuneko irakasleak prestatzeko?

by Luis Mari Txabarri Miranda -
Number of replies: 0

Galdera horrekin ireki du El Pais egunkariak gaur plazaratutako albistea. Ba omen da, jada, nolakoa izango den 2030eko eskolaren zirriborroa. Ezagutzak ez omen dira horren garrantzitsuak izango, eta gehiago balioetsiko omen dira trebetasun pertsonalak, bestearen lekuan jartzeko gaitasuna edota erabakiak hartzekoa. Irakaslearen egitekoa ez omen da ikasleari ezagutzak transmititzea izango, horren gidari izatea baizik, informazio-iturri ezberdinak baliatuz, ezagutza eraikitzen ari den bitartean. Irakasbidearen ardatza sormena izango omen da, eta gero eta metodologia pertsonalizatuagoa. Eta geurean?