Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Itziar Bueno Arrizabalaga -
Erantzun kopurua: 28
Aupa!!

Mezu hau idazten dut gogorazteko bihar bukatzen dela liburu hau irakurtzeko epea. Hortaz, 25ean hasiko dugu liburu honi buruzko eztabaida. Baina norbaitek denbora gehiago behar badu, mesedez idatzi.

Espero det urtea ondo hasi izana eta irakurketari buruzko iritzi asko edukitzea!

Eskerrik asko!!

Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Galderatxo bat botako dugu solasaldiari begira. Ea zenbatek irakurri duten agoeneko Julen Gabiriaren "Han goitik itsasoa ikusten da". Irakurri dutenek edo irakurtzen ari direnekbidal dezatela mezu txiki bat kuku eginez. Nik neuk lehenengoa; iaz irakurri nuen eta oso gustura irakurri ere.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Andres Mena -
Kaixo:
Atzo bukatu nuen eta oraindik Ponte a Eman sartuta nago, bere zinean, bere kaleetan, atorra beltzen kotxetik ihes egiten, ... Mundiala liburua!!!!
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/b/b6/Gino_Bartali.jpg
Gino Bartali
Andres Mena(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Itziar Bueno Arrizabalaga -
Aupa!
Beno, nire ustez hasi gaitezke liburuari buruzko iritzi orokorrak idazten foroan. Baita, zer pasarte izan den gehien gustatu zaiguna edo gutxien, zerrek harritu gaituen, zerrek unkitu gaituen...

Ez dago inongo presarik idazteko eta poliki-poliki sakontzen hasiko gara, baina hoberena iritzi orokorrekin hastea dela uste dut.

Animo eta ea solasaldi jator bat lortzen dugun!!
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Ni neu hasiko naiz gehien gustatu zaidana zer izan den adieraziz. Niri asko gustatu zait Ponte a Eman dagoeneko zatia. Hango biztanleak, hango bizimodua, deskribapenak oaso onak iruditu zaizkit. Hain onak ze Andresek dioen legez bertan banengo bezala bizi izan ditut. Pertsonaia bakoitzaren izaera erraz jaso dut eta elkarren arteko harremanak ere benetakoa balitz bezala ulertu dut. Ba al dago izen horretako herririk Italian, egia al da hori?
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Itziar Bueno Arrizabalaga -
Niri ere Ponte a Ema-ko pasartea izan da gehien gustatu zaidana. Bereziki, pertsonai bat, Livia edo Liviaren istorioa. Horrelako istorioak askotan irakurrita edo zinean ikusita ditugu, bai Faxismo garaikoak, zein Nazien garaikoak. Baina, bere istorioak asko unkitu nau herri guztiak lagundu ziolako bizimodu on bat edukitzen eta ez dakit bera oso konsziente den.

Ponte a Ema existitzen da bai eta seguraski Ponte a Ema asko egon dira munduan.

Zer deritzozue Itsasoari egiten zaion erreferentzia? Zergatik mendi tontorretik itsasoa ikusten zuen?
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Itziar Bueno Arrizabalaga -
Eta garrantzitsuena, noski, Ginok liburuan egindako lana, benetazkoa da.

http://es.wikipedia.org/wiki/Gino_Bartali

Euskeraz ezin izan dut aurkitu.
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Ba, eagia esan, nik ez dut gogoratzen zergatik ikusten zuen itsasoa. Bere sentsazioetako bat izango zen, seguru asko, horrelako parajeak itsasoaren beharra zuela sentitzen zuelako, akaso.
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Andres Mena -
Mikel Asurmendik horrela dio:
"Han goitik itsasoa ikusten dela esatean, ametsen eta imajinazioaren goi puntu batera eramaten gaitu egileak. Txirrindulariek goialdea izan ohi dute jomuga. Goialdetatik berriz, zernahi ikus daiteke, batzutan benetazkoa eta bestetan guk imajinatua. Imajinazioa debaldekoa da, edonoren baitakoa, alegia, xumeenak ere badu berau garatzea".Imajinazioa debaldekoa da xumeenak ere badu berau garatzea Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-12.

Andres Mena(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Horixe pentsatzen nuen nik ere; imajinazioaren eta ilusioaren indarraz ikusten zuen goitik itsasoa. Horretan lan ona egin du Julen Gabiriak, nire ustez. Imajinazioari leku zabala utzi dio liburuan, imajinazioari eta ilusioari esango nuke. Baina errealitateari huts egin gabe, era berean. Lortu du giro goxoa, eguzkitsua eta alaia ematea garai ilun eta triste hartan, lortu du esperantzaz eta bizigogoz betetako pertsonaien izaerak hala transmititzea irakurleari. Eta zehazki, asko gustatu zait bukaeran herriko plazan egin duten bozketa. Oso polita iruditu zait, polita eta poetikoa eta goxoa.


Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Andres Mena -
Niri ere, Ponte a Emako deskribapena asko gustatu zait. Pelikula bat bezala fotograma-fotogramaz irudiak ailegatzen zaizkigu. Lucaren etxetik ondo ikusten da herria.
74.orrialdean: " ...Ponte a Ema osoa ikusten da handik, herriko horma zuriak eta teilatu gorriak, Ema errekaren meandro batean, eta atzerago mahastiak eta mahastiak, dena hori eta berde ..."
100.orrialdean "Mahastiak eta mahastiak zeharkatu behar dira Ponte a Emara heltzeko.
Ponte a Emak beste gauza batzuen artean, zubi bat dauka Ema errekaren gainean..." .
Behin herrian, hango harbideak, herriko zinea ,okindegia, taberna, txirringak konpontzeko tailerra, etxe txuriak teilatu gorriekin eta lehioen kortinak ... agertzen dira piskanaka-piskanaka. Toskanako herri txiki honetan ere monastegia eta errota zaharra aurkezten digu Gabiriak. Farolak, aldapak eta beste zehaztasun batzuk herrian sartzeko baimena ematen digute.
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Andres Mena -
Liburuaren hasieran Federiko Ezkerraren txirringaren lapurketa nola kontatzen duen zoragarria da, baita Felipe Manterolak kontatzen duen ipuina ere.
Lasterketen eszenek benetako txirrindularitza erakusten digute, orduan dopina zer zen ez zuten ezagutzen.
3.+Bartali-Coppi.jpgBartaliren benetako istoria ezagutzeko egin kuku bat hemen.
Andres Mena(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Gusto ematen du irakurritakoa zuekin konpartitzea. Polita iruditu zait liburua, eta are politagoa orain zuek eskura jarritako informazioa irakurri ondoren. Ez nekien nik Bartoliren istorio horiek ere benetakoak zirenik eta ikusten dut bene-benetakoak direla. Mila esker bioi.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Itziar Bueno Arrizabalaga -
Bai. Niri ere liburua asko gustatu zait eta zuekin konpartitzea gehiago.

Nik uste dut Itsagoa han goitik ikusten dugula gure helburuak lortzen ditugunean. Momentu horietan nahi dugun guztia ikusteko kapazak geralako.

Oso izenburu polita liburuantzat.
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Bai ba! Izenburu polita eta azalpen egokia. Lehen esan bezala, izenburuak berak ere, esperantza eta ilusioa adierazten du zuk hartu duzun eran ulertuta, ezta?
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Andres Mena -
Ikusten deten moduan hirurok gustora gaude. Hemendik ere itsasoa ikusten da,
10070602Mar+de+nubes.JPG
Andres Mena(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Irudi polita asteari hasiera emateko. Ia itsasoa ikusteko gai garen!
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Itziar Bueno Arrizabalaga -
Bai, astelehenetan zail ikusten da dena eta.

Liburuari buruz tertulia aurrez-aurre egiteko proposamena izan dut. Ideia Isa Diaz-ena izan da. Ni azterketetan nabil eta otsailak 14 arte ezingo nuke gelditu.

Tertuliaz gain Irakurketa kolektibo honekin jarraitzeko ekimena ere bultzatu dezakegu.

Zer diozue?
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Ni prest nago taldeko irakurketari ekiteko. Liburua foroan proposatu eta nahi duenak har dezake parte. Iruditzen zait, gainera, gero eta gehiago izango garela.Ni neu aurrez aurreko tertulia ere egiteko prest nago, baina hurrengo liburuarekin emango nioke hasiera. Kafetxo bat hartuaz batera, elkar ezagutu eta irakurritakoaz hitz egitea polita izan liteke.

Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Andres Mena -
Ni ere prest nago. Gurutzerekin bat nator, hurrengo liburuarekin aurrez-aurre hasiko ginake.
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Andres Mena -
Komentatu dugu zeintzuk izan diren gure gogoko pasarteak. Eta gutxien atsegin ditugunak?
Andres Mena(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Ba nik ez dakit zein pasarte ez zaidan gustatu.Hasieran, onartzen dut, ulerkaitza egin zitzaidan, loturarik gabe, edo ero samarra. Eta egia esateko, utzi ere egin nuen bertan behera irakurri gabe. Baina izkutuko har batek bultzatuta ekin nion irakurtzeari eta loturak ikusten hais nintzenean zoragarria iruditu zitzaidan.Beraz, loturak aurki bitarteko zatia aipatuko nuke, nahiz eta tartea oso pasarte politak izan.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Itziar Bueno Arrizabalaga -
Niri, egia esan, hasierako atala ez zait asko gustatu. Hasieran zaila iruditu zitzaidan istorioa jarraitzea eta enion zentzurik hartzen.

Bi istorio dira, bat Romanena eta bestea Ponte a Ema-koa eta egia esan Romanen papela bigarren atalean oso txikia da eta idazleak Romanen papela bigarren atalean oso ondo ez duela irudikatu edo plasmatu uste dut.

Niregatik ados ere. Hurrengo liburua hautatu dezakegu eta honekin aurrez-aurreko tertulia egin.
Andres Mena(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Andres Mena -
Liburua behin ta berriro errepasatuz gero, ez dut aurkitzen pasarte bat gustuko ez dudana.
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Andres Mena -
Eta pertsonaiei buruz ,zer? Niri Di Ruggero, mahastien jabea, oso pertsonaia interesgarria iruditzen zait. Cervino mendiko pasartea oso ona iruditzen zait.Dena dela, pertsonaia guztiek dute xarma berezi bat: Gino,Livia esne saltzailea,Pablo marinel portugesa, Oscar mekanikoa, Fray Ciccillo (mundiala!!!),Aggio okina eta bere gereziak,Maria Signora ahalduna,Luca zinemaren jabea, ....
Andres Mena(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -
Guztiek dute xarma berezia, baita protagonistaren izeba bidaiariak ere, eta nola ez, protagonistak berak ere bai. Baina, Itziarrek dioen bezala gehien azpimarratu duguna, (pertsonaiak barne) bigarren partean azaltzen dena da; lehenengo partea alde batera bezala utzi dugu, eta nik uste dut polita dela eta ondo lotuta dagoela Euskal Herririk hasi eta harainiko bide osoa, nahiz eta hasieran nahastutako istorioa ematen duen.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Irakurketa kolektiboa (Han goitik itsasoa ikusten da)

Gurutze Arrieta -

Zuetako batzuk gogoratuko duzue iaz Irakurketa Kolektiboan eskuartean ibili genuen liburuetako bat: Julen Gabiriaren "Han goitik itsasoa ikusten da" Gutxi ibili ginen foroan komentatzen, baina badakit beste zenbaitzuk eztabaidari jarraitu ziotela nahiz eta ezer idatzi ez. Duela gutxi, egunkarian Bataliri buruizko albiste bat irakurri dut eta zuei ere eskura jartzea polita iruditu zait, niri neuri ilusioa ere egin dit eta. Antza denez, Judutarrek Holokaustoaren museoan lekutxo bat egin diote Bartaliri bere garaian Judutarren alde egindako lana eskertuz. Erdaraz dago artikulua, baina ulertuko duzue!