HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA

HAN GOITIK ITSASOA IKUSTEN DA

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0
Oso oso gustura irakurri dut. Duela denbora dexente  hasi nintzen irakurtzen Irakurle Taldeko kide  batek gomendatuta, eta bertan behera utzi nuen orduko hartan. Taldekide hartaz gogoratuta, ordea, berriro heldu diot orain liburuari eta izugarri pozten naiz. Oso liburu polita iruditu zait, goxoa, gertukoa eta orijinala era berean. Poetika handia duela esango nuke eta bizitza honetako gauza txikiez gozatzen den bezala borroka ere egin daitekeela tranasmititzen du. Niri izugarri polita iruditu zait. Beraz, mila esker Bernar zure gomendioagatik. Hasieran lekuz kanpoko kontakizunak ere bazirela pentsatzen nuen, baina gero denak lotu eta biribildu egiten dira pertsonaien bizimoduan eta gertakizunen zehar. Istorio zirraragarriak baino gauza sinpleen balioan sakontzea gustoko duzuen momentua anima zaitezte eta hartu eskuartean liburu hau.