IRAKURLE TALDEA
Atalaren laburpena
-
LEGAZPIKO IRAKURLE TALDEA
Euskaraz irakurri eta gozatu nahi dutenentzako taldea da IRAKURLE TALDEA. TaldeanĀ irakurketarako gomendioak jasoko dituzu, eta zuk zeuk ere beste taldekideentzako gomendioak egiteko aukera izango duzu. Zure konpromisoa irakurtzea besterik ez da, baina eskertuko dizugu taldeko dinamikan ere parte hartzea, jakina.
-
ZingiZango
Legazpiko ajenda kulturala, berriak, iritziak, jai egunetako argazkiak eta abar ikusi nahi badituzu hauxe duzu gune egokia.
-
LIBURUEI BURUZKO IRITZIAK
Liburu bat irakurri ondoren idatz ezazu zure iritzia. Taldekideok eskertuko dizugu. Horretarako begiratu idazleen zerrendan, eta idazlearen izenean klikatuta berak idatzitako liburuen izenburuak aurkituko dituzu zurea aukeratu eta iritzia idazteko, zuk irakurritako liburua ez badago zeuk sortu berorri buruzko eztabaida.
Erdaraz idatzitakoa bada, itzultzailearen izena aurkitu beharko duzu itzultzaileen zerrendan. Eta irakurritako liburu horrekin hasi eztabaida foroan.
Zuk irakurritako liburuaren idazlea ez bada zerrendan azaltzen, adieraz ezazu foroaren bidez, eta sartuko dugu.
-
LIBURUEN KRITIKAK
Gure taldekideek idatzitako balorazioak eskuorri batean bilduta aurkituko dituzu hemen, errazago irakur ditzazun.
-
ON-LINE irakurtzeko aukerak
Bada hainbat literatur testu, ipuin eta liburu internet bidez irakurtzeko aukera. Atal honetan, taldekideen laguntzaz, aukera horien berri emango dugu.- Arantxa Iturberen Bi ipuin: "Maria eta Jose" eta "PaƱuelo gorria lepoan"
- Literatura unibertsala eta euskal klasikoak. Liburu elektronikoak dituzu hemen, eta debalde deskarga ditzakezu zeure irakurgailura.
-
LOTURAK
Hemen dituzu euskal literaturarekin lotura duten hainbat web orri.