Connemara gure bihotzean

Connemara gure bihotzean

Andres Mena -
Erantzun kopurua: 1
Liburua oso gustora irakurri dut. Gabiriak nobela honetan Irlandara eramaten gaitu, Txema eta Eiderren ( Txemaren neskalaguna ) eskutik. Bi une desberdinetan bidaiatuko dute. Eider betiko errutinatik ihes joango da ,eta benetako Eider agertuko zaigu. Txema Eider hil ta gero haren urratsak jarraituko ditut.
images?q=tbn:ANd9GcQWSbx-1qVKLZuSU3nzMnkFkCfJUtg-wzdhFXyjL869THpEkuu3
Andres Mena(e)ri erantzunda

Connemara gure bihotzean

Begoña Martin Alfonso -

Connemara gure bihotzetan eleberrian Gabiriak azaltzen ditu gazteen harremanak, kezkak eta jokabideak, Irlandan kokatzen den istorio batean. Txema izeneko mutil gazte batek Eider izeneko bere neskalaguna auto-istripu batean galdu berri du. Txemak ahaztu nahi du baina ezin duenez, atzerrira joango da erantzunen bila. Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiari buruzko diskete bat aurkitu du. Diskete horretan Eiderren egunkari bat dago, Irlandara egin zuen bidaiari buruz, baina klabe sekretuz babestuta dago. Bere buruarekin behin betiko bakean gelditzeko asmoz, Txema bere neskalagunak Irlandan zehar egindako bidaia berregiten hasiko da, zer topatuko duen jakin gabe.

 

Bidaia sentimental horretan, Txemak neskak idatzitako egunkaria izango du bidelagun. Planteamendu hau oso interesgarria da eta irakurlearen arreta eta jakinmina oso ondo erakartzen daki. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezer ez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari aurkituko ditu Txemak, eta irakurleak pixkanaka deskubrituko ditu sorpresa horiek guztiak. Irakurleek Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko dute.

 

 

 

Oso erraz irakurtzen da eleberri hau, idazlan fresko, arin eta atseginari esker eta esaldi motzak agertzen direlako. Orainaldian idatzita dagoenez eta bi ahots daudenez, hasieratik irakurleak ondo moldatuko da. Edonola ere, mezua dago istorioaren azpian: hobe oroimena gehiegi ez astintzea, izkutuan aurkituko duguna beharbada ez da gure gustukoa izango.