Hamabost zauri

Hamabost zauri

Begoña Martin Alfonso -
Erantzun kopurua: 1

Karmele Jaio idazlea ezagutu nuen liburu honekin, “Hamabost zauri”. Eta hasieratik gustatu zait bere idazkera ulergarria delako, baina batez ere, kontatzen dituen istoriak txikiak, arruntak eta pertsonalak direlako eta egunero gerta daitezken gertaerak dira eta.

Nire ustez, “Hambost zauri” liburuak irakurlearen arreta erakartzea lortzen du, lehenengo istoriarekin. Nahiz eta ipuinak oso motzak izan, gero eta interesgarriagoak dira. Gehienak bikoteen artean gertatzen dira.

Adibidez, nik oraindik gogoratzen dut inkomunikazioari buruzko istoria bat (arazo hau uste nuena baino arruntagoa da). Mutila etxera ailegatzen da eta bere bikotea bere zain dago. Bakoitzak pentsatzen ari da zeri buruz egitea gustatuko litzaioken; adibidez, bati, lagunekin irtetzea garagardo batzuk hartzera; besteari, ordea, beste plan bat egitea gustatuko litzaioke (ez dut oso ondo gogoratzen zein zen). Baina okerrena da biak ixilik geratzen direla. Eta denbora pasa ezer egin gabe, etxean, …. Azkenean ohera joatea erabakitzen dute eta han ere ixilik geratzen dira, ukitu gabe, begiratu gabe, hitz egin gabe…

Ez zaizue inoiz gertatu?

Begoña Martin Alfonso(e)ri erantzunda

Er: Hamabost zauri

Monika Perez -
Kaixo Begoña:
Niri ere pasa zait inkomunikazioaren arazo hori. Paradogikoa bada ere, gaur egun dauden komunikatzeko baliabibe guztiekin, ez gara gai ongi komunikatzeko. kosta egiten zaigu besteari benetan sentitzen duguna esaten. Sarritan, guk geuk zer sentitzen dugun ez dakigulako.
Zure iritzia irakurritakoan bat egn dut zurekin. Izan ere, nik "Hamabost zauri" irakurri nuenean sentsazio antzekoak izan nituen. Benetan gustatu zitzaizkidan bertako ipuinak eta gainera oso esanguratsu eta interegarriak iruditu zitzaizkidan.
Mila esker zure iritziagatik.
Ongi izan,
Monika Perez Eskudero