"Amaren eskuak "

"Amaren eskuak "

Susana Hernandez Mendez -
Erantzun kopurua: 6
Atzo bukatu nuen liburua eta "3 Mariak" baino gehiago gustatu zait Erraza da irakurtzeko eta kontatzen duena edonori gerta daiteke.
Gehienetan amak besterik ez dira hori guretzat eta ez dugu ikusten nolakoa den bere bizitza, hori gerta
tzen da Nerearen amarekin.
Izebaren begien bidez nola izan den amaren gazteria jakingo du Nereak, eta amari esker bere iraganarekin ere, bakean geratuko da.
Emakume baten liburua da eta nabaritzen da.
Susana Hernandez Mendez(e)ri erantzunda

Er: "Amaren eskuak "

Gurutze Arrieta -
Arrazoi duzu Susana. Emakume batek idatzitako liburua da eta nabaritzen da. Bere sinpletasunean gauza asko transmititzen ditu, eta beharbada, emakumeok jasotzen ditugu mezu horiek gizonezkoek baino errazago, ezta? Zure balorazioa ikusita beste liburu bat gomendatu nahi nizuke, iruditzen baitzait gustora irakurriko zenukeela. Karmele Jaiok idatzitakoa da hau ere. "Musika airean" Irakurtzen duzunean emango diguzu zure iritzia. Gustatuko zaizulakoan nago.
Susana Hernandez Mendez(e)ri erantzunda

Er: "Amaren eskuak "

Begoña Martin Alfonso -

Ados nago zurekin. Eta ados nago Gurutzerekin. 'Musika airean' irakurtzea gustatuko litzaizuke. Eleberri horretan bi emakume protagonistak dira, Elena, agure bat, eta Beatriz, bere zaindaria. Liburua oso berezia da eta gainera, gaur egungo gertaera bat da. Ikusiko duzu.

Begoña Martin Alfonso(e)ri erantzunda

Re: Er: "Amaren eskuak "

Susana Hernandez Mendez -
karmele Jaioren hiru liburuak irakurri ditut. Lehenengoa "Musika airean" izan zen. Gustatu zitzaidan, gero "3 Mariak", eta hori ez hainbeste.Amaitu gabe zegoela iruditu zitzaidan.Orain "Ay ama" irakurtzen ari naiz, kontatuko dizuet ez nola dagoen.
Susana Hernandez Mendez(e)ri erantzunda

Er: Re: Er: "Amaren eskuak "

Gurutze Arrieta -
Aupa Susana. Uste dut oker zabiltzala. "Musika airean" bada Karmele JAiorena eta "Amaren eskuak" ere bai, baina "3 Mariak" Arantxa Urretabizkaiarena da (eta zurekin bat nator, niri ere bukaera eskas samarra iruditu baitzitzaidan) eta "Ay ama", berriz,  ARantxa Iturberena da. Bakoitzari berea, ezta?
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Re: Er: Re: Er: "Amaren eskuak "

Susana Hernandez Mendez -
bai, arrazoia daukazu, "3 Mariak", ez dela Karmele Jaiorena, "ay ama" badakit Arantxa Iturberena dela, esan nahi nuen liburu hau irakurtzen ari naizela.
Susana Hernandez Mendez(e)ri erantzunda

Er: Re: Er: Re: Er: "Amaren eskuak "

Gurutze Arrieta -
Aurrera, beraz, zure irakurketa egarriarekin. Eta zure iritziaren zain egongo gara oraingoan ere, Susana.