Uda honetan "Etxeko hautsa" irakurri dut, Anjel Lertxundik idatzia. Nik neuk oso gustura irakurri dut. Kontakizuna bera baino gusturago jaso dut pertsonaiaren barneko hausnarketa, pentsamendu eta sentimentuen azalpena. Oso bizipen naturalak iruditu zaizkit, edozeinek izan ditzakeenak, testuinguru batean zein beste batean. Barruko dudak, ezinegonak, erabakien zailtasuna eta nora eramaten gaituen erabaki batek ala besteak, izaerak urteetan zehar bizi duen garapena, elkarren arteko harremanen pisua... gauza asko ateratzen dira pertsonaiaren kontakizunen baitan, eta nik oso gustura irakurri ditut, eta erraz gainera.
Liburu hau nahiko berezia iruditu zait zeren Alhzeimerra eta ETAko terrorismoari buruzkoa da. Nahiz eta gaiak oso desberdinak izan argumentua oso ondo egitutaratuta dago eta ondo irakurtzen da. Gainera nire ustez egilea oso ausarta izan da gai hori (ETAri buruzkoa) tratatzeagatik.