Berlin ez dago hain urrun

Berlin ez dago hain urrun

Begoña Martin Alfonso -
Erantzun kopurua: 0

Anjel Lertxundik idatziak den ipuin zoragarri honek izugarrizko indarra du. “Berlin ez dago hain urrun” ipuinak (“Mende Berrirako Ipuinak. Antologia” liburuan agertzen da) arteari buruzko bi istorio kontatzen digu. Alde batetik, bi pertsonaia nagusi daude. Eta biek museo batean elkar ezagutzen dute. Harreman berezia sortzen da. Museozainak ikusle bati gonbidatu egiten dio gau hartan bere etxean afaltzeko. Erakarpen fisikoaz gain, koadro bati buruzko solasean gaua pasatzen dute, “Madonna haurrarekin” izeneko irudia. Azkenean museozainak proposamen harrigarri bat egiten dio bere lagun berriri, koadroarekin lotuta.


Beste aldetik, idazleak koadroaren historia kontatzen digu. 1450ean Jean Fouquet-ek, frantses margolari bat zena, diptiko bat margotu zuen, “Diptico de Melun”. Bi zati dauka. Parte batean Ama Birjina (Agnes Soles kortesanaren itxura dauka) eta umea agertzen dira, bederatzi aingerurekin atzean. Bestean, koadroa ordaindu zuen diruzaina agertzen da. Gaur egun, bi zati horiek bananduta daude, Berlinen eta Amberesen. Agian han dago koxka...


Ipuin hau gustuko izan dut. Nahiz eta erraza ez izan, hiztegiaren laguntzarekin istorian sar daiteke. Oso aproposa da hitzak eta esamoldeak ikasteko.