Otto Pette

Otto Pette

Monika Perez -
Erantzun kopurua: 2

Hasiera asko kostatu zitzaidan. Erdi Aroan kokatuta dago eta hitz askoren esanahia ez nuen ulertzen. Hiztegia erabiltzen hasi nintzen irakurri bitarten eta poliki-poliki gozatzen ari naiz. Oraindik ez dakit esaten zerk erakartzen nauen, ze gaiak ez dit askorik esaten. Beharbada, idazteko moduak heldu nau. Hori bai, euskara oso polita dela uste dut.

Jarraituko du.

Monika Perez(e)ri erantzunda

Er: Otto Pette

Gurutze Arrieta -

Anjel Lertxundiren "Otto Pette" dela eta....Horrelako komentarioek erne jartzen naute ni. Gustatzen zait hizkuntzak berak eta kontatzeko moduak erakartzea, bai, baina ez naiz erraz hasten horiekin eta zure bukaerako iritzia jakin arte ez dut erabakirik hartuko. Beraz, zure azken iritziaren zain geratuko naiz, Monika.

Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Otto Pette

Gurutze Arrieta -
Monikak idatzitakoari kasu eginez Otto Pette irakurtzen hasi naiz, eta bukatu arte ez dut pakerik izan. Aspaldikoa da eleberria, 1994 urtean argitaratu baitzen, baina orain hartu dut eskuartean eta pozten naiz. Ez zait inporta istorioaren bukaera gozatzen ari bainaiz irakurketarekin, Monikak esan bezala, eta horregatik nahi izan dut nik ere bukatu aurretik eman nire iritzia, argi gera dadin istorioak berak duela pisua eta gozatzeko parada.
Bi gizonen arteko elkarrizketa da, bi ezezagunen arteko elkarrizketa, hain zuzen ere. Eta erdi aroan kokatuta dago. Elkarrizketa horretako kontaketek erdi aroan zehar eramango zaituzte orduko bizi-giroa sentiarazteraino. Benetan merezi du istorioan murgiltzea, baina euskaraz irakurtzeko ohitura pixka bat ere eskatzen du liburuak, ohitura izanez gero, ordea, orrialdeak pasa eta pasa irakurriko duzu giroan sartu ahala bukaera arte.