Arakatu glosarioan aurkibide hau erabiliz

Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK

A

Ardèche, natura eta historiaren artean

Ardèche eskualdeak deskonektatzeko aukera emango dizu, bertako leku natural eta historiko paregabeei esker. Erliebe aparta du benetan, eta oinez zein mendiko bizikletan ibili ahalko zara paisaiaz disfrutatzeko, monumentu eta naturaren artean. Murgildu zaitez herri tipikoenetan: Vogué, Saint Montan, Joyeuse, Mirabel... edota bisitatu Aubenas edo Crusolgo gazteluak, Brisongo dorrea, Cévenneseko basoa...

Ausartenentzat leku paregabea izango dira Ardèche edo Borneko kobazuloak kanoa-kayaka, raftinga eta arroila-jaitsiera egiteko, edota, besterik gabe, oinak uretan dituztela paseatzeko. Miretsi inguruko paisaia sinestezina teleferikotik. Ardèchera joanez gero, zure dastamenak ere bidaiatu egingo du: probatu mami tradizionala eta Picodon gazta, Castagnou baten laguntzaz.

Informazio gehiago