Ametsetako bizi-lekuen katalogoa



Prestatu zure ametsetako bizi-lekuaren azalpena eta gehitu glosategian (sakatu gehitu sarrera). Gehitu informazio osagarria: argazkiak, loturak, bideoak... Azalpenak ahalik eta erakargarriena izan behar du.

Gogoratu! Wikipedia leku egokia izan daiteke informazioa bilatzeko.


Arakatu glosarioan aurkibide hau erabiliz

Berezia | A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | Ñ | O | P | Q | R | S | T | U | V | W | X | Y | Z | GUZTIAK

A

Ardèche, natura eta historiaren artean

Ardèche eskualdeak deskonektatzeko aukera emango dizu, bertako leku natural eta historiko paregabeei esker. Erliebe aparta du benetan, eta oinez zein mendiko bizikletan ibili ahalko zara paisaiaz disfrutatzeko, monumentu eta naturaren artean. Murgildu zaitez herri tipikoenetan: Vogué, Saint Montan, Joyeuse, Mirabel... edota bisitatu Aubenas edo Crusolgo gazteluak, Brisongo dorrea, Cévenneseko basoa...

Ausartenentzat leku paregabea izango dira Ardèche edo Borneko kobazuloak kanoa-kayaka, raftinga eta arroila-jaitsiera egiteko, edota, besterik gabe, oinak uretan dituztela paseatzeko. Miretsi inguruko paisaia sinestezina teleferikotik. Ardèchera joanez gero, zure dastamenak ere bidaiatu egingo du: probatu mami tradizionala eta Picodon gazta, Castagnou baten laguntzaz.

Informazio gehiago


B

Biarritz

Etorri Biarritz ezagutzera, inperioaren eta bainuetxeen hiria, euskal kostako itsasargia.

Bainuetxeen hiri honetako interesgune dira, besteak beste, dituen hamaika hondartzak, Itsasoaren Museoa, Eugenia infantaren jauregia, arrantzaleen portua edota golfa. Surfa, golfa eta jauregiagatik da ezagun Biarritz, eta, ziur, liluratu egingo zaitu.

Aukeratu opor erosoak lau izarreko altzaridun apartamentuan. Biarrizko Hondartza Handitik bi pausura dago gure apartamentua, Bellevue kasinoaren eta herriko kasinoaren artean, itsasora begira eta hiriko erdigunean.

Leku interesgarri asko ditu Euskal Herriak, eta maiteminduta utziko zaituzte: Baiona, bertako festa eta gastronomiarekin; Donibane Lohizune eta herriko badia zoragarria; baita Ezpeleta, Itsaso, Sara eta Ainhoa bezalako herri tipikoak ere; eta gertu, muga.