Ikastaroaren edukia
Opor ahaztezinak
Oporretarako etxea trukatuko duzu, eta, horretarako, azalpen egokiak emango dituzu. Zure txikitako pasadizo batzuk azalduko dituzu, oporretako esperientzia txarren bat kontatuko duzu eta oporrak planifikatzen hasiko zara. Horiek dira, besteak beste, lan-koaderno honetan egingo dituzunak.
Etiketak: 8Ikasgaiak: 2Foroak: 3Wikia: 1Orria: 1URLa: 1Kale-kantoitik
Arte-kontuak landuko dituzu lan-koaderno honetan. Adibidez, euskaltegiaren horma nagusia edertzeko horma-irudiaren diseinua proposatuko duzu, auzoko festetarako dantza-ikuskizunik egokiena aukeratuko duzu ikaskideekin eta, denon artean, gehien maite dituzuen euskal kantuen zerrenda osatu, konpartitu eta zabalduko duzue.
Etiketak: 9URLa: 1Foroak: 4Egunkaria: 1Ikasgaia: 1Inkesta: 1Orria: 1zertantrebe.eus
Proba txiki bat egin eta gero, selfie onak egiten laguntzeko aholku-zerrenda sortuko duzue. Lan-koadernoaren gaia bakoitzaren trebeziak direnez, zure trebetasunak deskribatu eta ikaskideen lanbideak asmatuko dituzu. Azkenik azalpen-bideoa grabatuko duzu.
Fitxategia: 1Etiketak: 6URLak: 2Foroak: 3Wikia: 1Inkesta: 1Orria: 1Karpeta: 1Ai, ene!
Ai, ene! unitateari lotuta, beldur-kontuak jorratuko dituzu lan-koaderno honetan. Zure txikitako beldurrak azalduko dituzu eta ikaskideenak ezagutuko dituzu. Bien bitartean, testu bat egokituko duzu irakurterrazagoa egiteko, film labur bat ikusi eta haren gaineko iritzia plazaratuko duzu, eta, ikaskideekin batera, izakirik beldurgarrienen zerrenda adostuko duzu.
Etiketak: 9Inkesta: 2Foroak: 4Zeregina: 1Kontsulta: 1Orria: 1Egiazko ametsak
Unitate honetan, besteak beste, pertsonaia ezagunen ametsak asmatuko dituzu eta zure ametsak azalduko dituzu. Taldekideen oporretarako ametsetako lekuen bilduma osatuko duzu, ohiko erroreen zerrenda bat sortu, elikatu eta partekatuko duzu. Azkenik, euskara-ikasleon eskubideen zerrenda adostuko duzu ikaskideekin.
Etiketak: 9Foroak: 3Orria: 1URLa: 1Inkesta: 2Glosarioa: 1Lana ogibide
Lanaren gainean arituko zara lan-koaderno honetan. Besteak beste, lanaren gaineko zure iritzia azalduko duzu (rol jakin bat hartuta). Zure lanbidearen berri emango duzu eta lan-eskaintza bat idatziko duzu. Horretaz gain, zure curriculum vitaea idatziko duzu eta, azkenik, berri xelebre bat kontatuko duzu.
Etiketak: 8Galdetegia: 1Foroak: 4Wikia: 1Kontsulta: 1Inkesta: 1Ikasgaia: 1Hartu eta eman
Lan-koaderno honetan, truke-azoka antolatuko duzue ikastaldean. Horretaz gain, Euskal Herriko antzinako bizimodua eta egungoa alderatuko dituzu. Auzolanean egiteko moduko "lana" proposatuko duzu, eta gustuko errezeta gehituko duzu taldeko errezeta-liburuan.
Etiketak: 8Inkesta: 3Foroak: 3Egunkaria: 1Zeregina: 1Kontsulta: 1Wikia: 1Glosarioa: 1Ondo bizi!
Badakigu zenbat kostatzen zaigun hainbat erronkari aurre egitea. Horregatik, aholkuak emango dizkiozue elkarri, nork bere erronkei aurre egiteko. Gainera, herrialde bat deskribatuko duzu, bertako ohiturak kontuan hartuta. Jaietako araudi bat adostuko duzue, eta galdetegi bat burutuko duzue, elkar hobeto ezagutzeko.
Etiketak: 10Ikasgaiak: 2Foroak: 4Inkesta: 2Wikiak: 2Orria: 1Kontsulta: 1Txoko txukuna, txoko kuttuna
Zure gustuko txokoa nolakoa den azaldu eta berria diseinatuko duzu. Baldintza jakinetarako etxe egokiak diseinatuko dituzue denok batera. Etxean egiteko moduko lan txikiren bat (brikolajea) azalduko duzue. Ez egiteko aitzakiak zerrendatuko dituzue eta, azkenik, aitzakiei buelta emateko moduak adostuko dituzue.
Etiketak: 9Foroak: 2Orria: 1Inkesta: 2Galdetegia: 1Wikiak: 2URLa: 1Egin dezagun atzera
Atzera begira jarri, eta oinarrizko tresna batzuen bilakaera azalduko duzu. Idazlanak zuzentzeko txantiloi bat sortuko duzu ikaskideekin batera. Euskal Herriko monumentu megalitikoak ezagutuko dituzu, eta Munduko Mirarien zerrendan sartzeko moduko zortzigarren miraria proposatuko duzu.
Etiketak: 9Galdetegia: 1Foroak: 3Egunkaria: 1Wikia: 1Kontsulta: 1Orriak: 2Inkesta: 2Hiri berdea, aire garbia
Zabor gutxiago sortzeko aholkuak bildu eta trukatuko dituzu. Haientzat aproposa izan daitekeen ikastaro bat aholkatuko diezu hiru ikaskideri. Horretaz gain, galdera pertsonal batzuk erantzun eta egingo dizkiezu. Erdarakada gutxiago egiteko trikimailuak zerrendatuko dituzu. Azkenik, gai baten gaineko zure jarrera arrazoitu, ahoz azaldu eta eztabaida burutuko duzu.
Etiketak: 9URLa: 1Ikasgaia: 1Wikia: 1Fitxategia: 1Foroak: 3Kontsulta: 1Inkesta: 2Orria: 1Jai-giroan
Paella ona egiteko errezetetako bat ezagutu, landu eta azpititulatuko duzu. Horretaz gain, zure gustuko errezetaren bat azalduko diezu ikaskideei, jairik gustukoenak deskribatuko dituzu eta parrandaren ondorioak gainditzeko aholku-zerrenda sortuko duzu haiekin batera.
Etiketak: 8Orria: 1Wikia: 1Foroak: 3Inkesta: 2Familia anitzak
Lan-koaderno honetan, zure familiaren zuhaitz genealogikoa osatu eta konpartituko duzu ikaskideekin. Horretaz gain, testu bat hobetzen jardungo duzu eta gehien maite dituzun filmen zerrenda egin eta azalduko diezu ikaskideei. Azkenik, zure bizipen bat kontatuko diezu.
Etiketak: 12Inkesta: 1Foroak: 3Galdetegia: 1Wikia: 1Fitxategia: 1Orria: 1Egunkaria: 1Joan-etorrian
Hasteko, inguruko zirkulazio-arazo baten berri emango duzu. Horretaz gain, urrutira eramango zaituen bidaia bat prestatuko duzu. Horretarako, leku eta gertakariaren gaineko informazioa jaso eta hainbat erabaki hartuko duzu, bidaia modu egokian planifikatu ahal izateko. Azkenik, zure ametsetako bidaia azalduko duzu.
Etiketak: 8Inkesta: 3Foroak: 3Ikasgaiak: 2Galdetegia: 1Egunkaria: 1Adiorik ez!
Bi kirolari ezagunen adibideak jorratu eta gero, erretiroaz jardungo duzu ikaskideekin. Ondoren, agur-gutun bat idatziko duzu lankideentzat, agur esateko erabili daitezkeen kantuak zerrendatuko dituzue eta ikasgelako hiztegi berria osatuko duzue. Azkenik, ikastaroa amaituta, udan euskara lantzeko dituzun asmoak azaldu eta zerrenda osatuko duzue aholkurik onenekin.
Etiketak: 10Inkesta: 2Ikasgaia: 1Foroak: 2Galdetegiak: 2Glosarioa: 1Gaia 16
URLak: 6