Atalaren laburpena

  • Zabor gutxiago sortzeko aholkuak bildu eta trukatuko dituzu. Haientzat aproposa izan daitekeen ikastaro bat aholkatuko diezu hiru ikaskideri. Horretaz gain, galdera pertsonal batzuk erantzun eta egingo dizkiezu. Erdarakada gutxiago egiteko trikimailuak zerrendatuko dituzu. Azkenik, gai baten gaineko zure jarrera arrazoitu, ahoz azaldu eta eztabaida burutuko duzu.

    • 01. ZER EGITEN DUGU ZABORRAREKIN?

      Zaborra hobeto kudeatzeko aholkuak jaso eta zerrendatuko dituzu.

    • OHITURAK HOBETZEN

      Aurrez aurreko saioan egitekoa: Errepasatu wikian jasotako zerrenda, eta gehitu zaborra gutxitzeko bururatzen zaizkizuen aholku gehiago. Idatzi aholkuak eta argitaratu euskaltegiko blogean (jarri kartela euskaltegian).

    • 02. ZER EGIN BEHARKO GENUKE?

      Zure gustuko ikastaro bat aukeratu eta ikaskideei ikastaro-proposamenak egingo dizkiezu.

    • PROPOSATU IKASTAROAK IKASKIDEEI

      Aukeratu bizpahiru ikastaro beste bizpahiru ikaskiderentzat. Bota proposamena eta zergatiak forora. Horretarako, aukeratu pertsona horien mezuak eta erantzun zure proposamena egiteko.

      (Jarraitu adibidea: Zuk ikastaro hau egin beharko zenuke...., Kontxik ikastaro hau egin beharko luke... Egokia litzateke zuretzat ikastaro hau egitea).

    • 03. IKASTEKO TRIKIMAILUAK

      Euskara ikasteko trikimailuak trukatu eta bost onenak aukeratuko dituzue.

    • BOST TRIKIMAILURIK ONENAK

      Aurrez aurreko saioan egitekoa: Azaldu ikasleei foroan botatako trikimailuen artean gogokoen duzuna. Denen artean bost trikimailurik onenak aukeratuko dituzue. Kontrastatu zerrenda euskaltegiko beste ikasle batekin, eta jaso haren ekarpenak.

    • 04. GALDEZKA

      Ikasleak gehixeago ezagutuko dituzu. Horretarako, lehenik, galdera "pertsonalei" erantzungo diezu eta, gero, zuk egingo dizkiozu ikaskide bati.

    • 05. MUNDUKO OPOR-LEKURIK EKOLOGIKOENA

      Katalogo bateko bidaiarik ekologikoena aukeratu, arrazoitu, eta ahoz azalduko diezu ikaskideei.

    • OPORRIK EKOLOGIKOENA. EGIN EZTABAIDA

      Aurrez aurreko saioan egitekoa: Foroan jasotako azalpenak kontuan hartuta, bildu taldeka (egin duzuen aukeraren arabera) eta aukeratu oporrik ekologikoena. Ondoren, zuen jarrera defendatzeko argudioak errepasatu eta osatuko dituzue. Azkenik, denak bildu, talde bakoitzak bere jarrera azaldu eta eztabaida burutuko duzue.