-
Bada, niri, oso polita eta interesgarria iruditu zait. Erabat engantxatuta ibili naiz. Balearen arrantzarekin ematen dio hasiera liburuari, eta hortik abiatuta Euskal Herriko itsas herri hartan, XVI.mendeko giroan gertatutakoak kontatzen ditu Sebastian izeneko protagonistaren ahotik. Mutiko garaitik hasten da bere bizitza kontatzen eta “txo” izatetik “A gizon!” izatera pasatu ondorengoak dira liburuaren harian: kofradiako kontuak, maitasuna, arrantza ibilerak, jauntxoen mendekuak, zaharren usadio eta kontakizunak... gauza interesgarri asko sartzen ditu nobelaren baitan. Iritziak iritzi nork berea ikusi behar!
Nik ez dut horrenbeste gozatu. Egia esan, bukatu bukatu dut, eta iruditzen zait oso ondo idatzita dagoela. Esan beharra dut, gainera, zati batzuetan gozatu dudala, baina zaila iruditu zait eta ez dut erraz irakurri, beraz ezin izan dut behar bezala gozatu. Beharbada animatuko naiz bigarrena irakurtzera eta esango dizuet. Ekinaren ekinaz.... akaso!