hauts bihurtu zineten

Er: hauts bihurtu zineten

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 0

Astelehenean egon ginen Irakurle Taldekoak Juan Kruz Igerabide idazlearekin eta zuk diozun horri buruz ere hitz egin zigun. Bi etika maila daude, bai. Garai hartan, trantzizio garaia, hain zuzen ere, pentsamolde zaharrean eta baserri giroan bizi zirenetatik aparte bazeuden Bartzelonako eta Pariseko errebueltetan ibilitakoak ere, bnatez ere maisu-maistrak, didaktika arloak berak aldaketa izugarria izan baitzuen Franco hil ondoreneko urteetan. Liburuan azaltzen den Maistra, beraz, Bartzelonan ibilitako haietako bat izan liteke, eta hala da idazlearen hitzetan.

Idazleak esandakoak, eta guk galdetutakoak, jakin nahi badituzu IRAKURLE TALDEAREN orrian bertan dituzu . JUAN KRUZ IGERABIDEREKIN EGON GARA dokumentuan klikatu eta listo.

Ondo segi, eta gogoratu Maiatzaren bukaera arte lehiaketa martxan dugula. Animo! Bi lagunentzako afaria irabaz dezakezu.