hauts bihurtu zineten.

hauts bihurtu zineten.

Axun Urtzelai Etxaniz -
Erantzun kopurua: 0

Hasieran oso gustura hartu ez banuen ere, aitortu beharra dut engantxatu egin nauela. "Herrenkok", liburuaren protagonista, erabat harrapatu nau, oso pertsonaia berezia da, goxoa.

Istorioa oso polita da, baina arazoak izan ditut garaia kokatzeko orduan. Frankismoaren osteko garaia da, baina zenbait kontzeptu garai horretan kokatzeko zailtasunak izan ditut.

Dena dela, merezi du, erraz irakurtzen da, eta garaiak garai istorioa polita da.