Oso gustura irakurri dut liburua. Jakinmina pizten duen horietakoa da eta ri-ra batean irakurtzeko modukoa da. Garai bateko bizimodua islatzen du, frankismo garaiko bizimodua, hain zuzen ere. Sentiberatasun handia erakusten dute pertsonaiek eta idazleak oso ondo txertatu ditu garai hartako giroan.