BILBAO-NEW YORK-BILBAO

BILBAO-NEW YORK-BILBAO

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 3
Kirmen Uriberen lehen nobela da. Oraindik ez dut bukatu, baina esan beharra daukat izugarri gustura ari naizela irakurtzen. Gozatu egiten dut liburua eskuetan hartzen dudan bakoitzean eta desiatzen nago noiz tarte bat aterako liburua irakurtzeari ekiteko. Ez, ordea, kontakizunak heldu egin nauelako, ez horregatik. Egia esan, kontakizunak ez du lotura handirik tramari begiratuz gero, idazteko modua da, gertukoa, lasaia, atsegina alde batetik, eta bestetik, kontatzen dituen gauzak ere horrelakoxeak dira, gertukoak, lasaiak, atseginak. Kontatuko dizuet, bukaerakoa ere laster etorriko da eta.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: BILBAO-NEW YORK-BILBAO

Gurutze Arrieta -
Bukatu dut liburua eta oso gustura irakurri dudala besterik ez dut esango. Protagonisatrekin elkarrizketan aritu izan banintz bezala sentitu naiz, tertulian. Niri asko gustatu zait.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: BILBAO-NEW YORK-BILBAO

Andres Mena -
"Mussche" irakurri ta gero, eleberri hau amaituta ulertu dut zergatik 2009ko urrian Espainiako Literatur Saria eman zioten. Oso nobela interesgarria da, Kirmenen familiako istoria kontatzen digu Bilbotik New Yorkera bidaia egiten duen bitartean.
Gozatu hasierarekin eta animatu irakurtzen merezi du eta.

Hasiera

Bukaera ere zoragarria da.