MUSSCHE

MUSSCHE

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 1
Gabonetako oporretan irakurri dut Mussche, Kirmen Uriberena. Ez naiz "engantxatuta" aritu, baina lasai irakurri dut, gustura. Dena dela, ez diot erakartasun handirik aurkitu istorioari, anekdotaz osatutako istorioa iruditu zait, lagun batek kontatuko ligukeen eran kontatuta, ezer berezirik gabe, egia esan. Ez du giroan sartzeko tarterik eskaintzen, oso azkar eta gainetik kontatzen baititu gertatutakoak. Gerra zibilaren garaian itsasontziz herbesteratu beharra izan zuen neskatxoa etxean hartu zuen familiaren istorioa kontatzen du, oso modu lasaian.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: MUSSCHE

Andres Mena -
Aupa irakurle zaleok:
Nik ere liburua atzo bukatu nuen eta Gurutzeri gertatu zaion eran, hasieran kostatu zait konektatzea istoriarekin, baina piskanaka piskanaka joan naiz ezagutzen pertsonaiak eta istoria bera ulertzen. Izugarri gustatu zait. Ondo kontatzen du naziek egin zutena. Baita gerra bukaeran aliatuek izkutuko sarraskia nola gorde duten argitzen digu ere.
images?q=tbn:ANd9GcTXF8NSv0VWkOqfdEiTXzPvqAk9GPoc-gj1TQNLkBUa7xCDLIw8Jg