612€URO

612€URO

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 4

Zer iruditu zaizu? Pertsonaiak zure gustokoak izan al dira?....

Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: 612€URO

Isa Diaz -

Kaixo Gurutze aspaldiko!!!!

 

Nik ez dut liburu hori irakurri,ez dakit irakurleta kolektiborena izan den ala ez.

 

Isa Diaz(e)ri erantzunda

Er: 612€URO

Gurutze Arrieta -

Ez, ez da irakurketa kolektiboan irakurritako liburua. Gure taldekide batek irakurri du eta haren iritzia jasotzeko sortu dut nik foroa, besterik gabe. Zain gaude, beraz, taldekideak iritzia noiz botako.

Dena dela, jakingurea badut nik. Izan ere, honen aurreko eleberria irakurri genuen Irakurketa Kolektiboan iaz, 19 Kamera, hain zuzen ere, eta gustura aritu ginen. Beraz, ea zer dioen oraingoan Oliverrek.

Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: 612€URO

Oliver de Castro Sanz -

Kaixo!!!

Liburua asko gustatu zait. Oso arin irakurtzen da eta idazkera guztiz ulergarria. Denetatik daukadan eleberri beltza, pertsonaiak oso ondo pentsauta dare eta azkar hartzen zaio afektua protagonistari. Liburu honen lehengo partea "19 Kamera" irakurtzea falta zait. Eleberri beltza gomendagarria.

Ondo segi,

Oliver.

Oliver de Castro Sanz(e)ri erantzunda

Er: 612€URO

Gurutze Arrieta -

Eskerrik asko, Oliver, irakurritako liburuari buruzko iritzia bidaltzeagatik. "19 Kamera" eskuratzen dugunean zu izango zaitugu gogoan eta hemen izango duzu zuk irakurtzeko prest. "612 €uro" eleberrian azaltzen diren pertsonaiak hobeto ezagutzeko aukera izango duzu "19 kamera" eleberrian, bera baita bilduma honetako lehen atala.