Bai. Beste irakurketa kkolektibo bat egiteko asmoa ekarri genuen Larrabetzutik. Eta oraingoan, gainera, elkartzeko asmoz. Uztaila badatorrela eta librexeago egongo garelakoan aterako al dugu tartetxo bat elkarrekin biltzeko?
Guk hauxe proposatuko dugu: "Ez naiz ni" Karmele Jaiorena.
Gutariko batek gauzatxo bat proposatu digu, gainera: Ipuiok emakumezkoen ikuspegitik idatziak dira, baina zenbateraino aldatuko lirateke gizonezkoa balitz? Gizonezkoaren ikuspegiak goitik behera aldatuko ote lituzke ipuinak? Nik hori kontuan dudala irakurtzeko asmoa adierazi diot taldekide horri. Eta zuek ere kontuan izan dezakezue. Ea zer ateratzen dugun. Konforme izanez gero, beraz, guztion arten adostuko dugu data.
Beste irakurketa kolektibo bat egiteko asmoa ekarri genuen Larrabetzutik.
Erantzun kopurua: 3
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda
Er: Beste irakurketa kolektibo bat egiteko asmoa ekarri genuen Larrabetzutik.
Ni prest nago. Liburua irakurri gabe daukat. Hala ere, azkeneko irakurketa kolektiboa egin genuenean, liburutegiko arduradunak komentatu zidan denborakin esateko ze liburu irakurri nahi dugun, horrela berak liburuak lortzeko aukera gehiago edukitzeko.
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda
Er: Beste irakurketa kolektibo bat egiteko asmoa ekarri genuen Larrabetzutik.
Nik datorren asterako bukatuta izango dut liburua. Mielanjelena da, baina ziur nago ez zaiola inportako besteren batek jasotzea. Beraz, datorren astean libre egongo da.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda
Er: Beste irakurketa kolektibo bat egiteko asmoa ekarri genuen Larrabetzutik.
Bik daukagu irakurrita proposatutako liburua. Besteren batek irakurri badu adieraz dezala eta guztion artean jarriko dugu eguna eta ordua irakurritakoa komentatzeko. Ea uztailean egiteko aukera dugun.