Literaturia 111

Literaturia 111

Gurutze Arrieta -
Erantzun kopurua: 7
Beharbada batzuk ez duzue jakingo zer den LITERATURIA 111. Larrabetzun sortutako taldea da. Literaturaren inguruan mugitzen den taldea. Bi urtetan hartu dugu parte talde horrek uztaila aldean antolatzen duen mahai inguruan eta ordutik hainbat mezu bidaltzen digute. Oraingoan irakurketa kolektiboa egin nahi dute eta horretarako gonbitea bidali dute. Nik, ikusita gure artean ere badagoela horretarako zaletasuna duenik prest egongo ginatekeela esan diot, baina zehaztu egin beharko luketela noiz eta nola izango den, eta noski zein liburu irakurri behar den. Jakin dezazuen bidaltzen dizuet mezu hau. Aurrerago zehaztuko ditugu kontu hauek ere, baina bitartean inon aurkitzen baduzue Literaturia 111 ri buruzko informaziorik, jakin dezazuen zer den. Ondo izan eta primeran pasa oporrak. Hemen duzue Larrabetzutik bidali diguten mezua:


Kaixo denoi,

Zer moduz?

Literaturiaren inguruko kontuekin gatozkizue berriz ere. Azken hiru urteetan Euskal Herriko irakurle taldeen biltzarrak egin ondoren, 2013ko edizioan ekimen berri jarri nahi genuke martxan. Hauxe, gure asmoa: ekainera bitartean argitaratuko diren liburuen irakurle-talde kolektiboa antolatzea, alegia, hiruzpalau liburu, horrenbeste irakurle-talde, Larrabetzuko beste hainbeste tokitan.

Proposamenaren inguruan zein iritzi duzuen eta parte hartzeko prest ote zeundeketen jakin nahi genuke (beti bezala, talde bakoitzetik nahi adina kide gertura zaitezkete). Ondo baderitzozue, hiruzpalau talde horietan landuko diren liburuak zehaztuko genituzke, ekainera bitarte irakurtzeko astia izateko.

2013ko Literaturia ekainaren 1-2ko asteburuan egingo da.

Badakigu ekaina oraindik tokitan dagoela, baina asko eskertuko genizueke proposamena zer iruditzen zaizuen esango bazenigute.

Eskerrik asko eta laster arte!

--

Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Literaturia 111

Itziar Bueno Arrizabalaga -
Ni parte hartzeko prest nago!!
Itziar Bueno Arrizabalaga(e)ri erantzunda

Er: Literaturia 111

Gurutze Arrieta -
Oso ondo. Zehaztasun gehiago jasotzen dugunean adieraziko dizugu.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Literaturia 111

Gurutze Arrieta -
Kaixo denoi:
Larrabetzuko irakurle Taldetik bidalitako eskaintzaren berri emateko idazten dizuet mezu hau. Urtero egiten dute Literaturia 111 jardunaldia, eta aurten ere gonbidapena bidali digute. Itziarrek eta Andresek ere (uste dut) prest egongo liratekeela esan zuten eta horrexegatik bialtzen dizuet mezu hau. Irakurle taldeen hainbat erantzun jaso ostean, aurtengo Literaturian egin asmo duten irakurle talde kolektiboa martxan jartzeko moduan daudela dirudi. Ekainaren 1ean egingo dute, larunbatez, goizeko 11:00etan. Eta egun hori ondo al datorkizuen jakin nahi dute. Niri neuri momentuz ez datorkit gaizki, beraz, ni ere joateko moduan egongo nintzateke, elkarrekin hobeto, ezta?
Osatu dute ekainaren 1ean Larrabetzun landuko dituzten liburuen zerrenda:

- Intemperies (babes bila). Lourdes OƱederra.
- Kristalezko begi bat. Miren Agur Meabe.
- Inurrien hiztegia. Mariasun Landa.
- Txartel bat (des)herrira. Garazi Goia.
- Alkasoroko benta. Mikel Taberna.

Hilabeteko epean bostak irakurtzeko eskatzen ez gara hasiko, noski. Hortaz, hautaketa zuen esku utziko dugu. Baina hautaketa hori irakurle taldeka egin ordez irakurleka egitea proposatzen dizuegu, taldeetako kideak nahasteko aukera emango bailiguke horrek.

Esango diguzue.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Literaturia 111

Gurutze Arrieta -
Ahaztu zait komentatzea. Miren Agur Meaberen "Kristalezko begi bat" neuk daukat (euskaltegian) eta libre dago irakurri nahi duenarentzat. Beraz, parte hartu nahi izanez gero lasai har dezakezue. Etorri eta eskatu.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Literaturia 111

Andres Mena -
Aupa Gurutze:
Oso ideia polita iruditzen zait baina beste urte baterako utziko det.

Andres Mena(e)ri erantzunda

Er: Literaturia 111

Gurutze Arrieta -
Ondo da! Handik bueltan gatozenean kontatuko dizuegu zertan izan den.
Gurutze Arrieta(e)ri erantzunda

Er: Literaturia 111

Gurutze Arrieta -
Izan ginen Larrabetzuko LITERATURIA 111 saioan. Hiru taldekide izan gine bertan eta esan beharra dago gustura egon ginela. Goizean taldetxotan elkartu gintuzten, irakurritako liburuen araberako taldetxoetan, eta idazlearekin batera ordu erdiz aritu ginen liburuaren gainean tertulian. Gutariko bakoitza talde desebrdinean suertatu ginen, baina hirurok atera ginen gustora. (Hiruetako bat, gustorago, izan ere hark bolloak eta kafesnea ere izan zituen aukeran tertulilan aritzeko, guk, ordea, "a palo seko" esaten dena). Haren ondoren parte hartzaile guztion argazkiak atera zituzten eta liburuen aurkezpenak hasi ziren. Hasteko JON ARRETXE izan genuen "19 kamera" liburuaren jarraipena aurkezten "216 euro". Jator aritu ginen Jonekin hizketan aurkezpenean hasi aurretik. Gurekin Legazpiko Irakurle Taldean izan zela eta horri buruz, hain zuzen ere. Despistatuta ibili omen zen gure foroan. Guk galderak egin eta berak erantzun beharra izango zule auste zuen, baina ez genuebn horrela bideratu eta ez zuen asmatu nola partae hartu gure artean. Dena dela, eskerrak eman zizkigun eta bigarren liburua ere guturs irakurtzeko asmoa adierazi zigun. Aurkezpen polita egin zuen, eta itxura ona hartu genion liburuari. Euskaltegian badugu, beraz nahi izanez gero etorri eta eskatu.
Gero, Goiatz Labandibar izan zen "tren geltokian edo helduta entzuteko ipuinak" aurkezten. Ipuinez osatutako liburua. Hau ere, erosi genuen, beraz lasai eskatu nahi baduzue.
Joxemari Iturraldek "Rasputin eta Sanpetesburgoko gauak" aurkeztu zuen. Biarritzen ba omen dago errusiar komunitate handi bat eta bizitzaren kasualitateak haren berri emanik hasi omen zen haritik tiraka. Horrela iritsi zen Rasputinengana arte. Eta kuriosoa izango da liburua, dudarik gabe. Jakinmina, behintzat sortu zigun guri. Irakurriko dugu eta esango dizuegu zertan den.
Ondorengoan ekonomiaz eta filosofiaz aritu ziren Benetan interesgarri, baina luze baino luzeago izango litzateke hemen adieraztea han esandakoak. Beraz, laburturik gustura izan ginen Larrabetzun eta hurrengoan ere parte hartzeko gogoz etorri ginen.