Antzararen bidea eleberria dudarik gabe gomendatuko nuke une entretenigarria eta batez ere hunkigarria pasatu nahi dutenentzat. Hasieratik bukaeraraino idazleak irakurlea harrapatzea lortzen du. Arrakasta handiko eleberria honek bi gertaera latz kontatzen ditu, Lisaren semea 2003an Saloun hil da bat-bateko eztanda batengatik, berak jarri behar zuen bonba bat prestatuz. Eta bigarren ildo batean, 1936ko gerra garaiara egiten da salto, Nafarroako Erriberara, eta gertatutako gorrien hilketak ezagutzen ditugu irakurleok Jesusen laguntzari esker.
Antzararen bidea-rekin irakurleok gonbidapen oso berezi bat jasotzen dugu indarkeria politikoak eragindako minean (Lisaren minean, Jesusenean) sakontzeko.
“Ispiluen jokoa” erabiliz, eleberri historiko honek lotzen ditu 1936a eta 2003a. 1936 urteko gerran Ebro ibaiaren ondoan gertatutakoa mingotsa, tragikoa eta basatia izan zen. Memoriara erakartzeak ere badu meritu literariorik. Aspaldiko liburu batzuetan Gerra Zibilari buruzko joera nagusitzen dela esango nuke, baina kasu honetan oso esku trebez idatzi du istorio tragikoa Jokin Muñozek.