ANTZARAREN BIDEA, Jokin Muñozena. Gustura irakurri dut, baina erdi aldean tartetxo batzuk luze egin zaizkit, astun samar egin zaizkit. Dena dela, istorio polita da, berezia. Bi garaitan izandako gertakizunak lotzen ditu, Gerra Zibil garaian Bardeetan izandako gertakizun bat eta Donostian gaur egun izandako gertakizun bat. Ondo idatzita dago, eta oso ondo kokatua gaurko giroan. Niri gustatu zait.
Nik ere gustora irakurri dot. Jokin Muñoz-ek maisutasunez saminaren sentipena aurkezten digu.
"(...) baina erdi aldean tartetxo batzuk luze egin zaizkit (...)" Gurutzek esandakoarekin ados nago, baina nire ustez idazleak deskribapen luze hauekin etsipena, berne mina barnearazten digu.
Bi pertsonajen arteko antz fisikoan, istorio biak lokartzea zati ahuelana iruditu zait.
Lisa da, ANTZARAREN BIDEA eleberriko protagonista nagusietako bat. Lisak, semea galdu ondorioz, oso gogorra zaio bakardadea. Bizitzak aurrera egiten duela-eta, agure bat zaintzen hasten da. Agureak, sekretu bat gordetzen du. Lisak eta agureak, beren gertaerak sortzen dituen jakin nahiak eramango ditu beren istorioak elkartzera. Eleberria, erraz irakurtzen da baina adi egotea ere exijitzen du. Horrek, guztiak egiten du eleberria erabat gomendagarri.